XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Etxen - Ederki, ederki. Ez zaizkit aztu gauza oriek zer diran.

Migel - Zer derizkiotzu?
Etxen - Neskatxa egokia dirudi, argia, alaba bakarra, diruz....

Migel - Diruarengatik ez zait ajolik.

- Ba-dakit askok esango dutela txanponen atzetik nabillela.

Etxen - Dirua ez da ezetsitzekoa, gizona, ta jendeen esamesak bai.

Migel - Bai bañan... uste al dezu?.

Etxen - Iritzia eskatzen didazun ezkero onu bat emango dizut: ez zaite geiegi aurreratu; astiro zoaz.

- Utzi urte ta sasoiaren giro ta aldarteak zaletasun ori ondo eldu dezaten.

- Landare samurrak edozein izotzak galtzen bai-ditu....

Migel - Ez degu ezer oraindik.

Etxen - Agian maitasun gaietan goiztarra izatea obe da.

- Emen naukazu mutilzar ta benetan, ez ezkondua izatez damutua.

Migel - Garaiz zaude. Zenbait andrek senartzat artuko zindukete.

Etxen - Ori da errezena. Eragozpena barrendik bai datorkizu.

- Nere gaztaroa ta nere diru geienak politika burruketan, diputadutzan, irauli ditut ta emen nago nauen bezela.

- Len ala, orain ola...
Migel -... Gero ez jakin nola.

Etxen - Gero... ez andre, ez diru ta ez adore. Au da okerrena.

- Maitasun ta biozkadak, lore ta igaliak bezela, udaberri ta udan, izan oi dira onenak: gorrixka, eze ta gozoak.

- Udazkenean... mixpirak besterik ez, ta aiek ustelak.

Migel - Mixpirak? onak ez ba'dira bada.

Etxen - Nik naiago marrubi ta anpolaiak.

- Bañan... urrena orretzaz itzegingo degu.

- Goazen gure arira.

- Donostiar oriek erri ontan jai aundiak eratzeko asmoa dutela badakizu.

- Batzordekoak igandean etortzekoak dira ta ordurako zerbait gaztigatu bear zaie.

Migel - Ta oriek zer egunetan izango dira?.

Etxen - Datorren illean uste det.

- Iru bider idatzi didate, alegia, aien izenean guzioi adiarazteko: alkate, apaiz, maixtra, mediku ta jende onentxonai; aztu gabe andre ta erriko señoritak.

- Gaur arratsalderako deia egin diet ta baiezkoa eman zidaten, beraz laister agertu bear dute.

- Andreetatik etorriko dira: Oxobi'ren alarguna, maixtra gaztea... ta... (...).